Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

18/11/2009 GMT 1

EMAKUMEAK: erresistentzia eta errebeldia

aitziber @ 16:59

images5.jpg

EMAKUMEAK MUNDUAN:

erresistentzia eta errebeldia

Jardunaldiak Bilbon: KURDISTAN-IRAQ

 

 Kurdistan, Siria, Iran, Irak eta Turkiaren artean dago banatuta; denboran zehar guda ugari jasan ez ezik, hamaika aldiz inbaditua eta okupatua ere izan da. Estaturik gabeko naziorik handiena bada ere, bere identitatea ukatzen diote sistematikoki. Hala eta guztiz ere, ez du amore eman. Mendekotasun eta kontrol estrategiari aurre eginez, Kurdistango emakumeen borroka eta erresistentzia ezinbestekoa da. Beste nazio eraikuntza prozesuetan bezala, emakumeek borroka handi bati egin behar diote aurre: herri mailan, euren identitatea ukatzen duen nazioarteko ingurugiroa; eta emakume mailan, genero bazterkeriak inposatutako hurbileko ingurua. 

Estatu Batuek, Europako aliatuekin batera, Iraken okupazio ilegal eta odoltsua ezarri zioten zazpi urte beteko dira datorren martxoan. Zazpi urte hauetan hondamena, heriotza, ustelkeria baino ez dituzte zabaldu, aurretik lorturiko aurrerapenekin bukatzen saiatuz. Pairatzen duten gatazkaren errealitate gordinaren barruan, eraginkorrak diren horretan, eta erbestean ere emakumeek egoera zailei aurre egin behar izan diete, iraultza eta liberazio beste prozesuetan gertatu legez. Emakumeek bizitzen, euren herriaren askatasunaren alde borrokatzen jarraitzen dute, okupazioak inposatutako atzerapenen kontra, temati, amore eman gabe

 

GITE-IPESek antolaturiko jardunaldiek, Irak eta Kurdistango emakumeei nola eragiten dien gatazkak  eta honen aurrean emakumeek zelako estrategiak erabiltzen dituzten ere aztertuko dugu ikuspuntu feminista batetik; hala nola, euren jendartean duten paper nagusia, jasaten duten gogorkeria, nola bizi diren eta nola egiten dioten aurre euren herriko burujabetasunaren borrokari.                                       

Hizlariak

Berfin Nesrin, periodista kurda de la cadena de televisión Roj Tv, que desde que fue ilegalizada en Alemania, emite desde Dinamarca.

Haifa Zangana, escritora y periodista iraquí exilada en Londres.

13/11/2009 GMT 1

Emakumeeri ze omenaldi? Indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna urbil dagoela...

aitziber @ 15:54

monumentomujermarr.jpg

...hitzik gabe gelditu naiz irudi hau ikusterakoan, zenbat lan daukagun egiteko, eneeeeee.....!!!

GORA EMAKUMEON BORROKA 25ean DENOK KALERA

22/10/2009 GMT 1

PERUko EMAKUMEAK KALERA!!

aitziber @ 19:16

image001.jpg

23/09/2009 GMT 1

PROSTITUZIOA dela eta...ikuspegi antiarrazista

aitziber @ 22:16

images4.jpgBIZKAIKO SOS ARRAZAKERIAK DUELA EGUN BATZUK ARGITARATURIKO ERREFLEXIORAKO ARTIKULU INTERESGARRIA LUZATU NAHI DIZUET:

...Espainiar Estatuak pasaden urtean onartutako Salerosketaren Kontrako Planak onartzen du biktimek ez dutela bere egoera salatzen paperik gabe egoteagatik kanporatuak izateko duten beldurra dela eta. Plan horrek, hala ere, biktima bat babesteko, poliziarekin kolaboratu dezala exijitzen du. Baldintza hori onartezina iruditzen zaigu eta berriz ere emakumeen segurtasuna eta eskubideen gainetik mafien kontra egitea lehenesten dute.

Hona hemen paradoxa: Atzerritartasun Legea prostituzioaren fenomenoa larritzen duen arazo bat dela onartu beharrean, Bartzelonako alkatea bezalako politikariek prostituzioan aritzen diren etorkinen kontra biziki aplikatzea eskatzen dute. Hau da, poliziak ezin dituenez atxilotu beren jardueragatik, ez baita ilegala, kanporatze agindu bat irekitzen die egoera irregularrean egoteagatik. Emakumeak zapaltzen dituen prostituzioaren aurka egin nahi dutela dioten politikari berdinek zigor bikoitza proposatzen dute prostitutentzat: kanporatuak izatea gure gizartean ikustezin, eskubide gabe eta osasun fisiko eta emozionalari lotutako arazoak pairatzeko arriskuan bizi eta gero. Bestalde, edonor aurkezten da emakume hauek “salbatzeko” prest. Baina eurak eskatzen dutena ez da bizirauteko aukeratu duten estrategiatik salbatuak izatea, baizik eta ahotsa eta eskubideak dituzten hiritar gisa aintzat hartuak izatea.

Azkenik, mezu ugari daude prostitutei errua bota eta estigmatizatzen dituztenak, edo biktimizatzen dituztenak, errudunak esplotazio sareak direla argudiatuz. Baina ezer gutxi hitz egiten da prostituzioaren bizirautea ahalbidetzen duen beste kolektiboari buruz: puteroak. Ez legoke eskaintzarik eskaerarik gabe, baina eskaera horren bizirauteak eta jendartearen artean gero eta onartuagoa egoteak ez du ia hausnarketarik pizten.

Zer dago Mendebaleko gizon gazte baten buruan lotsa gabe kalearen erdian eskubiderik gabe bizi den eta hirugarren kategoriako hiritartzat hartzen den emakume batekin larrua jotzen diharduen bitartean? Prostituzioak emakumeak zapaltzen baditu, zergatik ez da ezer esaten zapaltzaileei buruz, hau da, negozioa elikatzen duten gizonei buruz? Genero ikuspegia daukaten sentikortze programa gehiago garatu behar dira, astialdian puten bila joatearen ideia arinaren aurrean sexu zerbitzuak ordaintzean gizonek betetzen duten papera ulertarazteko.

Ikuspegi antiarrazista eta feminista batzea ezinbestekoa da, hortaz, prostituzioa azaltzen dituen arrazoiak ulertzeko eta, hala, bidezko politika eraginkorrak garatzeko.

Irakurri gehiago »

25/08/2009 GMT 1

ESTATU MAILAKO JARDUNALDI FEMINISTAK GRANADAN

aitziber @ 18:31

Hurrengo abenduan, Granadan eramango dira aurrera Estatu mailako jardunaldi feministak: honako orrialde honetan aurki dezakezue orain arte sarean dagoen informazioa: http://www.feministas.org/jornadas.html

Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan!

mapa-conceptual-jornadas.jpg

01/08/2009 GMT 1

OPORRETAN: kontzertuak ta liburuak

aitziber @ 16:00

Oporrak beti izaten dira ongi etorriak, batez ere eguzkia zurekin badaukazu. Hirietatik urrundu, liburu on bat eta musika polita izanda disfruta ezazu.

Hemen utzi nahi dizkizuet nire oporretan disfrutatu ditudan pare bat emakume zoragarrien erreferentzia, on egin!

Mariza (Mozanbike-Portugal)

Sara Tavares (CaboVerde-Portugal)

29/06/2009 GMT 1

AYAAN HIRSI AL, "mi vida, mi libertad"

aitziber @ 17:10

imagenphp.jpg

Irakurri gehiago »

18/05/2009 GMT 1

PALESTINA 'ta EKIALDE ERTAINEKO EMAKUMEEN BORROKA

aitziber @ 22:17

images3.jpg

Orain arte, emakumeak guztiz protagonistak izango diren zinemaldirik enuen ezagutzen. Eta gainera gai konkretu bati buruz hausnartzeko, Ekialde Ertaineko gatazkari buruz alegia.

Ez da lehenengo aldia (Saharako kasuarekin berdina gertatu zitzaidan), nere buruak ez duela ondo ulertzen horrelako gatazka armatua, batez ere, antimilitarismoa kontutan edukita eta ikuspegi feminista batetik. Sentsazio arraroa gelditzen zait konfliktu armatuak defendatzen aipatzen edo goraipatzen direnean, ez baititut armak eta gatazka armatuak batere gustuko. Baina Saharako gatazka baita Palestinakoa ezagututa, orduan ixiltzeko esaten diot nere buruari, eta gero ta sakonago ikusita gauza, ulertzera eramaten nau buruak. "Burua" esaten dut, bihotza sartzen baldin badut ez dagoelako ulertzeko beharrik, sentimentua aitzaki izanda, dena balio duela ematen du.  Edozein gauza, eta batez ere bizitza, pasionala denean edo,"pasionala" egiten dugunean (hobeto esanda), akabo!

Gaurko Buthina Canaanek zuzendutako eta sortutako "Women in Struggle" dokumentalean emakumeak ziren protagonista aktiboak, euren bizitza okupazioaren kontra egiteari dedikatu eta konfliktoan parte hartu duten emakumeak ziren. Emakumearen irudi aktibo hori asko gustatu zait, eta bestalde agian gehien gustatu zaidana, erligioaren agertze eza. Erligiorik etzegoela euren bizitzan presente, ez da dokumental guztian agertzen.

Gaur hasita, oso oso interesgarria egon dela, maiatzaren 18, 19, 20 eta 22ean “EMAKUMEAK, EKIALDE ERTAINA ETA ERRESIZTENTZIA ZIBILA” FOROA egingo da, non mahai tematikoak egongo diren; eta Palestinako, 48aren aurreko Palestinako, Libanoko eta Irakeko emakumeen errealitateak erakutsiko diren.

Dokumentalak egin dituzten emakumeekin kontaktatuko dugu, eta baita ere eguneroko bizitzan askapen sozialerako borrokaren bidez errealitate honen inguruko ezagutza zabala duten beste emakume batzuekin; erregioko herrialdeetan emakumeak buru eta protagonista gisa dituzten borroken bidez, hain zuzen ere.

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, A2 Aretoan, 19etan, aipatutako egunetan: maiatzaren 18, 19, 20 eta 22.

Gure webgunean ikus dezakezue: www.biladipalestina.org  

13/05/2009 GMT 1

MACH-CENTER: sexismorik EZ !!

aitziber @ 15:45

machcenter2.jpg

12/04/2009 GMT 1

EMAKUMEOK MUNDUA ELIKATZEN

aitziber @ 13:42
245e5560e61.jpg Emakumeek Mundua Elikatzen Dute Imprimir
viernes, 17. abril 2009, 10:00 - 23:00

10:00etan – 13:30tan LEKUA: Kafe Antzokia Done Bikendi Kalea 2, Bilbo

17:00etan – 20:30etan LEKUA: Hika Ateneo Muelle de Ibeni 1, Bilbo (Atxuri)

Datorren Apirilak 17an, Via Campesina-gatik izan zen deitua 1996an “Nekazal Borrokaren Eguna” bezala. Gertakizun hau, Braziliar poliziaren eskuetan “Lurrik gabeko mugimendua”- ko 19 nekazari hilen oroimenean atera zen. Hamahiru urte geroago, Nekazarien eskubideen aldeko borroka Via Campesina-ren prioritatea da, eta baita geurea ere.

Nekazal emakumearen papera ondo finkatuz, hauen historio eta borroketan bizitzagatik, lurragatik, lurraldeengatik, elikagai subiranotasunagatik, bidezko ekintzengatik eta duintasunagatik, Herriarte eta EHNE-k LA VIA CAMPESINA eta EMAKUMEEN MARTXA MUNDIALEKO emakumeen taldeekin eta baita Euskal Herriko zenbait elkarterekin (Bizilur eta Gernikatik Mundura) jaurdunaldi batzuk prestatu ditugu Bilbon egun honekin bat eginez, “Emakumeek Mundua Elikatzen dute” izenburua daramatenak. Jaurdunaldi hauen helburu printzipala emakumeek ELIKAGAI SUBIRANOTASUNEAN jokatzen duten paperari buruz erreflexio eta kalaka espazioak irekitzea da, hala nola, zein den beraien egoera eta zeintzuk beraien ekarpena nekazal ekonomian eta elikapen mundialean. Bide batez, elikagai produkzio kapitalista eta neoliberal ereduak nekazal munduan duten eragina aztertuko dugu, batez ere emakumeen bizitzan, herri aberaztu zein txiroturikoetan. Planteamendu hauetatik ere erreflexio bat egin nahi dugu gure kontsumo ereduaz, non oinarritzen eta elikatzen diren desberdintasun hauek.

Gainera, dokumentalak, produkto lokalen dastaketa (EHNE-ren eskutik) eta Kontzertuak izango ditugu (hauek jaurdunaldiei amaiera jartzeko, Hika- Ateneon).

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!