Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

Artxiboa: Urria 2007

09/10/2007 GMT 1

GENERO ETA IMMIGRAZIOA

aitziber @ 22:25

clip_image002.jpg2007ko azaroa
GENEROA ETA IMMIGRAZIOA
Immigrazioari buruzko prestakuntza ikastaroa.

Aurkezpena
Nahiz eta askotan esan den gizonek emigratzen dutela batez ere, gaur egun emakumeak eta gizonak antzera mugitzen dira. Bai Europar Batasunean eta bai Euskal Herrian emakume eta gizon etorkinen kopurua oso antzekoa da. Ezin da esan immigrazioa fenomeno maskulinoa denik batik bat. Izan ere, gero eta emakume gehiago dira nazioarteko migrazio mugimenduetara biltzen direnak.


Harresiak Apurtuz
, Etorkinekin Laguntzarako EGGen
Euskadiko Koordinakundeak ikastaro berezi hau proposatu
du Prestakuntza eta Sentsibilizazio Orokorreko
"Zubiak" Programaren barruan; izan ere, ikastaro hori
tresna egokia izan behar da jakintza eta prestakuntza
bultzatzeko, eta gure lurraldeko etorkinen egoerari
egokitutako politika eta estrategiak diseinatzeko balio
behar du.

Horretarako, erreferentzia maskulino ia
bakarra alboratu behar da, eta kontuan hartu beharko
da gero eta emakume etorkin gehiago daudela.


Emakumeok kultur inguru askotatik datoz, eta migrazio
esperientzia eta igurikapen desberdinak dituzte.

Emakume horietako askoren rola –langileak, familiako
amak eta abar– faktore garrantzitsua da kultur taldeen
arteko harremanak ezartzeko orduan eta, beraz, elkarrizketan
eta errespetuan oinarritutako gizarte interkulturala
eraikitzeko garaian.

Helburuak:
1. Genero ikuskera sartzea migrazio fenomenoan eta
politika eta estrategien diseinuan.
2. Parte-hartzaileei beharrezko tresnak ematea, etorkinek
gizarte hartzaileetan dituzten arazoak konpondu
ahal izateko.
3. Egungo araudiari, gizarte hartzaileek atzerritartasunaren
inguruan duten jokabideari eta eredu alternatiboei
buruzko gogoeta zabala egitea.
4. Emakume etorkinen bidez ezagutzea immigrazioari
eta immigrazioaren ondorioei buruz dituzten ikuspegiak.

PROGRAMA IKUSTEKO irakurri gehiago

07/11/7 Nazioarteko migrazioak. Genero harremanak eta makro prozesuak. Trinidad Vicente. SOZIOLOGOA. DEUSTUKOUNIBERTSITATEKO
IRAKASLEA

07/11/8 Politika publikoak eta immigrazioa genero ikuspegitik Belén Agrela.ANTROPOLOGIAN ETA GIZART-ONGIZATEAN DOKTOREA. JAENGO
UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA.


07/11/13
Immigrazioa, generoa eta transnazional-sareak Claudia Pedone. GEOGRAFA. BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMOKO
IRAKASLEA.

07/11/14 Atzerritartasunaren legeriaren gaineko gogoeta feminista Ruth Mestre. ZUZENBIDE FILOSOFIAN DOKTOREA. VALENTZIAKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

07/11/15 Emakume etorkinen inguruko irudipenak, arauak eta diskurtsoak Xabier Aierdi eta Jose A. Oleaga.IKUSPEGI (IMMIGRAZIOAREN
EUSKAL BEHATOKIA)


07/11/20
Lan merkatua emakume etorkinentzat Emma Martín.
Gizarte ANTROPOLOGIAN DOKTOREA. SEVILLAKO UNIBERTSITATEKO
IRAKASLEA

07/11/21 Generoa, migrazioak eta komunikabideak Jéssica Retis.
GIZARTE-KOMUNIKAZIOAN LIZENTZIATUA. MADRILGO CARLOS III UNIBERTSITATEAN IKERTZAILEA


07/11/22
Genero biolentzia eta immigrazioa Juana Santana.
MUNDUKO MEDIKUAK ERAKUNDEKO GENERO TALDEKO MAHAIKIDEA

07/11/27 Emakume etorkinen partaidetza elkarteen mugimenduan
Mahai ingurua: MALEN ETXEA Emakume etorkinen Elkartea. Mujeres en la Diversidad Elkartea. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea.


07/11/28
Emakume etorkinak elkarrizketan. Berriro elkartu osteko berreraikuntzan Famili Terapiako Euskal Herriko eta Nafarroako Elkartea. Munduko Emakumeak Elkartea.


07/11/29
Osasuna, género eta immigrazioa Diana Sojo.
GINEKOLOGOA

Irakurri gehiago »

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!