Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

Artxiboa: Maiatza 2008

26/05/2008 GMT 1

PERSEPOLIS

aitziber @ 23:12

Atzo, cliblik ekimen berriaren barnean, Marjane Satrapiri egin zioten omenaldia, eta bere komikian oinarritutako persepolis pelikulan zineman ikusteko aukera eman ziguten Bilbon. Pripublikarrak bere blogean hobeto azaltzen dute ekimen honen ideia eta iraniar idazle edo artista honi egindako omenaldia, gainera kolektibo honen partaide batek pelikula aurkeztu zigun. Faltan bota nuen, feminismo islamiarrari erreferentzia gehiago, baina ondo egon zen emakume komikiegileei buruz "zeozer" gehiago jakitea.

19/05/2008 GMT 1

EMAKUMEAK ETA ETORKINAK

aitziber @ 17:30

EMAKUME ETORKINEK GIZARTE KULTURANITZAREN ERAIKUNTZAN DUTEN PROTAGONISMOA

naro-programa.gif

08/05/2008 GMT 1

EKIALDE URBILEKO EMAKUMEAK. ZINEMALDIA

aitziber @ 17:39

080509-kartela-zinemaldia.jpgEkialde Hurbilari buruzko ZINEMADIA.

Irak, Palestina, Kurdistan…

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek zinemaldi hau antolatzera bultzatzen gaitu. Oso gutxi dira hona iristen diren zonalde honen gaineko filmak. Izan ere, Ekialde Hurbilaren gaineko zinemaldi honen bidez, hango zine ekoizpenaren eta hango egoeraren gaineko zertzelada batzuk besterik ez dugu eman nahi. Filma hauek ez ohi dira zinema arruntetan agertu eta planetako zonalde honetaz zer egiten ari den adierazteko baliagarria izango delakoan gaude. Interesgarri ikusten baduzu: iragarri. Eskerrik asko.

Maiatzaren 9an PALESTINAri buruzko filma. du izena eta bere zuzendaria Saverio Costanzo da. Filma 2004an estreinatu zuten. Bilboko Zazpi Kaleetako La Boltsa Auzo Etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzaren 16an IRAK-i buruzko filma. “Irak: historias de mujeres” du izena eta zuzendariak Zeena Ahmed eta Amal Fadhel dira. Filma 2006an egin zuten. Bilboko Zazpi Kaleetako La Boltsa Auzo Etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzaren 23an KURDISTAN-i buruzko filma. “Las mujeres del monte Ararat” du izena. Zuzendaria Erwan Briand da. Filma 2004an egin zuten. Bilboko Zazpi Kaleetako La Boltsa Auzo Etxean arratsaldeko 19:00etan.

Sarrera DOAN.

 

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea ¨ Instituto Promoción Estudios Sociales www.gite-ipes.org

. Erronda kalea 25, 1goa. 48003 BILBO 9 94-479-04-30 8 ipes.bilbao@euskalnet.net

 

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!