Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

29/01/2008 GMT 1

FORMAKUNTZA INTERESGARRIA

aitziber @ 19:22

esc_empoderam.jpg

Utzi diot denboralditxo bat bloga eguneratzeari ta gauza pila gertatu dira azken hilabete hontan, 2008a oso aktiboa hasi dut zentzu guztietan. Aldaketa nabari asko eta politak datozela ematen dit, pozik nago.

Beno, hemen jardunaldi interesgarri batzuei buruz informazioa:

masterkas ek esaten duten moduan "IMPRESIONANTE PROGRAMACIÓN"

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN:IIBARRONDO@basauri.net http://masterkas.nireblog.com/post/2008/01/11/impresionante-programacion-en-la-escuela-de-empoderamiento-de-basauri

Soberanía Alimentaria desde y para el empoderamiento de las mujeres

Bilbao, 30 y 31 de enero 2008
Paseo de Uribitarte 3
IV jornadas estrategias positivas de desarrollo:

Informazio gehiago hemen: http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/residentesNoticias.jsp?idioma=C&color=rojo&padres=NOT&asktime=1201513061602&seccion=10&fecha=n&indicador=1&otros=n&masn=n&paginaactual=n&padre=*VD&ctn=4001&vctn=10&vcadn=*VD

 

EMAKUMEAK GATAZKA EGOERETAN HEGOAK ANTOLATUTA 

 Mintegia   "Emakumeak gatazka egoeretan"
2008ko otsailaren 19, 20 eta 21ean
Gradu Aretoa. Zubiria Etxea (UPV/EHU)
Lehendakari Agirre, 83
Bilbao (Sarrikoko Metroa)
INFORMAZI OGEHIAGO:
M.Cruz Martín Redondo
Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntza arloa
HEGOA - Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

Zubiria Etxea UPV-EHU
Avda. Lehendakari Agirre, 83, 48015 Bilbao - Spain
 Tlf: 94 601 70 46   www.hegoa.ehu.es

01/01/2008 GMT 1

MOOLAADÈ (babesa) Burkina Faso

aitziber @ 23:41

Ez naiz pasatu nahi Afrikarekin, baina nere eskutara heldu da filme hau azken aste hontan, oso ona iruditu zait. Burkinan denbora luzea igaro duen neska batek gomendatuta ikusi dut, SOS arrazakeriako material pedagogikoen fondotik hartuta. OSO GOMENDADARRIA iruditzen zaidanez, hemen da: informazio gehiago nahi ezkero zapaldu hemen.

26/12/2007 GMT 1

MUNDUKO NESKATO GUZTIAK ESKOLARA!! berdintasuna lortzeko bidera

aitziber @ 16:15

Nahiz eta ordu erdiko filmea izan, merezi du erreflexioa eta berdintasunera irizteko biderik argiena ikustea, behetik hasi beharko garelako berdintasunari buruz hitz egiterako momentuan, bideak, kontestua eta pausuak errespetatuz.

15/12/2007 GMT 1

RDC, Kongoko Idjwiko emakumeei omenaldia

aitziber @ 18:52

_39162960_congo150.jpg

Argazkiko emakumea, Idjwiko uhartean ikusitako hainbat eta hainbat emakumeetariko bat izan zeiken.

Bertan eguzkia irtetzen zenetik, eta ilunabarrera arte berak baino bost bider gehioko pisua zuten sakuekin ibiltzen ziren kilometroak eta kilometroak, baratsa zaintzeaz aparte umeak bizkarretan zeramatela.

Ariketa físiko horiek, emakume bakoitzeko erditzeak 12 umeko batazbestekoa izanda, eta beste zenbait betebehar sozialei erantzuteko ezartzeak, bizitza esperantza 40 urtekoa izatera eramaten gaitu, beste ezaugarri batzuk (elikadura, klima, etab)sahiestuz.

Zailena berriz, berdintasunaren alorrean mintzatu ahal izateko, bertako gizonen gehiengoek emakumeen lan horiek baloratzea daukagu.

Hemen usten dizuet, aurtengo martxoan (2007) egindako bidaiaren bideoa: http://es.youtube.com/watch?v=b67bqWVO7rg&NR=1

Arazoak eman dizkit hemen bertan ikusi ahal izateko, beraz zuzenean lotura kopiatzea hautatu dut.

03/12/2007 GMT 1

PALESTINA eta emakumeen memoria

aitziber @ 14:40

palestina.jpgGITE-IPESek urteak daramatza Ekialde Hurbileko egoera aztertzen eta, batez ere, sentikortzen. Oraingoan, Palestinako emakumeek gatazka nola pairatzen duten, aztertu eta horren gaineko gogoeta egin nahi dugu.

Palestinako herriaren egoera bada xenofobia, justizia eza, samina eta krudeltasuna isurtzen jarraitzen duen zauri ireki bat. Gori gori dagoen Ekialde Hurbilean gatazka hau ez da fenomeno isolatu bat; aitzitik, lurralde honetako kontrol eta mendekotasuna lortzeko ondo pentsatutako estrategia bati erantzuten dio, estatubatuar eta israeldar proiektu inperialistari aurre egiten dion edozein erresistentzia suntsitzeko. Hala ere, inposatu nahi dituzten interes ekonomiko eta estrategikoen aurrean herrietako borroka eta erresistentzia altxatzen dira, Palestinako herriaren modukoa.

Antolatu ditugun jardunaldietan ikuspuntu feminista batetik aztertuko dugu nola eragiten duen gatazkak Palestinako emakumeengan eta aurre egiteko zein estrategia garatzen dituzten: gizartean eramaten duten paper nagusia, nola jasaten duten gogorkeria, nola bizi eta bizirauten diren, eta nola egiten dioten aurre euren herriko burujabetzaren borrokari.

LEKUA : LA BOLSA, Zazpi kaleak BILBO

ORDUA: 19:00etan

DATAK: ABENDUAK 3 eta 4

HIZLARIAK: SAHAR FRANCIS (Addameer) eta JUANI RISHMAWI (HWC)

Astelehenean, abenduak 3: "Checkpoint" (Yoav Shamir, 2003) filmaren proiekzioa, bideoforuma eta gaiaren aurkezpena.

Asteartean, Abenduak 4: Hitzaldia eta solasaldia.

Egun bietan argazki erakusketa ikusgai egongo da.

 

--------------------------------------------------------------------------

---------------------------------------------------------------------------

EMAKUMEEN MEMORIA BERRESKURATZEKO IDEIA BERRI BAT

Somos un equipo internacional de mujeres investigadoras que hemos creado un centro de memoria de mujeres ( www.internationalcenterofwomen.org). El objetivo principal de nuestro proyecto es implementar una "red de memorias", de manera que las mujeres estén unidas en sus experiencias y encuentren un espacio donde sea posible alzar la voz, permanecer, compartir. En el fondo, otra forma de escribir la historia, la verdadera historia, que es la siempre silenciada.

Irakurri gehiago »

18/11/2007 GMT 1

25-N: DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

aitziber @ 14:54

25-N: Dia Internacional Contra La Violencia A La Mujer

violencia-machista.jpg

images1.jpgPasa den azaroaren 12ra arte, aurten, gutxienez 68 emakume erailiak biolentzia matxista dela eta. Eta biolentzia psikologikoa jasaten dutenen biktimak ezin dira zenbatu noski!

Atzo, Simone de Beauvoir talde feministak eta Bilboko udalak antolatuta.
"Zinemakumeak gara" izeneko, emakumeek egindako zinearen XII. erakusketan. Ángeles Muñiz Cachónen "Propiedad privada" izeneko laburmetraiak era hontako biolentzia inplizitoak zelan jokatzen duen nabarmentzen zigun, gogorra baina gomendagarria filme hau.


Era hontako biolentzia salatzeko, liburu bat, filmea eta abesti pare bat oparitzen dizkizuet:
----------------------------------------------------------

"El abanico de Seda" de Lisa Seeel-abanico-de-seda.jpg

El mejor libro del año (2006) China s.XIX "Impresionante y apasionante relato que cuenta la vida de las mujeres desde una perspectiva muy intimista y cercana, en un mundo donde la mujer está predestinada a ser una posesión más del hombre, a ser menos que nada, indigna desde el mismo momento de su nacimiento (ya que carecen de valor), la relación entre dos laotong y la escritura secreta femenina cumplen una función de rebeldía, de reivindicación de su dignidad. Como hijas, como esposas, como madres, y como amigas..."

"NASIJA"

Nasija" cortometraje ganador del 16º Festival de cortos de Madrid y preseleccionadoOscar, nos muestra en toda su crudeza la vida de la mujer en el África negra.

Bebe. video musical

Premio UNIFEM, por su tarea en la defensa de los derechos de las mujeres

eta beste bat, mezu positiboago batekin

-----------------------------------------------------------------------------

Amnistia Internazionalek prestatutako informazioari lotura

14/11/2007 GMT 1

Amnistia Internacionalek Burundiko emakumeen egoera salatzen

aitziber @ 09:34


En Burundi, las mujeres, sólo por el hecho de ser mujeres, están desprotegidas. Tanto en la guerra como la paz, las mujeres sufren de forma generalizada diferentes formas de violencia sexual, entre ellas, la violación.

Mujeres y niñas han sido y son violadas por parte de militares, funcionarios encargados de hacer cumplir la ley, personas de la comunidad e incluso por  familiares. La impunidad de la que disfrutan las fuerzas gubernamentales y grupos armados desalienta a las mujeres y niñas a la hora de denunciar ante las autoridades.

El caso de N.E., una niña de 6 años, de Cibitoke, en Bujumbura ilustra esta impunidad. N.E. fue violada por un joven de 18 años. Su madre denunció el asunto a la policía; sin embargo, su esposo echó la culpa de la violación a niña. El presunto violador fue detenido pero como la madre de éste no podía llevarle comida a la cárcel, la policía lo dejó en libertad.

Tú puedes ayudar a N.E. y a miles de niñas y mujeres en la misma situación, pidiendo a las autoridades de Burundi que garanticen el acceso a la justicia de las víctimas de violencia sexual.

Para ellas tu firma es importante. Dedícalas un poco de tu tiempo firmando esta petición al Presidente de Burundi. Y si quieres trabajar todos los días defendiendo los derechos humanos de personas como tú, únete ahora a Amnistía Internacional.

 

08/11/2007 GMT 1

GENEROA ETA GIZA ESKUBIDEAK Galdakao n

aitziber @ 00:10

Galdakaoko Udalak antolaturik: informazioa argiago

“Giza Eskubideak ezin dira Emakumeen Eskubideak alboan utzita ulertu”. Emakumeek oraindik jasaten duten diskrimazio-era desberdinen gainean hainbat ahots desberdin plazaratzen ari dira. Izan ere, pobreziaz ari garenean,horrek emakume aurpegia du, superbibentziaz, sexuaren esklaboetaz, Sidak jota daudenetaz, etorkinetaz, gerrako biktimetaz, kultur eta erlijio tradizioetaz, indarkeria mota guztietako biktimetaz eta abar ari bagara, guztiek ere emakume aurpegia dute.

Bestalde, Mendebaldean, eta gure Erkidegoan gero eta gehiago, kultur aniztasuna eta dibertsitatea, pertsonen artean elkar-ulertzeko era berriak sortarazten ari zaizkigu. Era berean, erlijioen eginkizuna, estetikarenesklabotasuna, emakumeek gure gizarteko zenbait eremutan parte hartzeko ezarian-ezariango debekua (Alardea, elkarte gastronomikoak…), Emakumeen Eskubideak erabiltzearekin erlazionaturik dauden gaiak dira.

Hain zuzen ere, Galdakaoko “Berdintasun Jardunaldi” honen laugarren edizioak hausnarketak eta esperientziak agerian nahi ditu jarri, elkarbizitza eta elkar-ulertzea bultzatzeko dinamiketan elkarrekin sakontzeko asmoz.

Aldi berean, jardunaldiotan gure inguruko emakumeek bizi duten diskriminazio-adierazpen desberdinei erantzun nahi zaie. Nolanahi ere, ekimen honetan parte hartzeko gonbidatuta zaudete.

Jarduera hau, gure Berdintasunaren Udal Planak lortu nahi dituen helburuetako bati dagokio. Horretarako, Giza Eskubide oinarrizkoenak oraindik urratzen diren “aurpegi” desberdinak aurkezten saiatu gara, hain zuzen ere gizartegintzan eta eskubideetaz baliatzean Emakumeak agertzen diren jarduerekin lotuz.

clip_image0021.jpg

09/10/2007 GMT 1

GENERO ETA IMMIGRAZIOA

aitziber @ 22:25

clip_image002.jpg2007ko azaroa
GENEROA ETA IMMIGRAZIOA
Immigrazioari buruzko prestakuntza ikastaroa.

Aurkezpena
Nahiz eta askotan esan den gizonek emigratzen dutela batez ere, gaur egun emakumeak eta gizonak antzera mugitzen dira. Bai Europar Batasunean eta bai Euskal Herrian emakume eta gizon etorkinen kopurua oso antzekoa da. Ezin da esan immigrazioa fenomeno maskulinoa denik batik bat. Izan ere, gero eta emakume gehiago dira nazioarteko migrazio mugimenduetara biltzen direnak.


Harresiak Apurtuz
, Etorkinekin Laguntzarako EGGen
Euskadiko Koordinakundeak ikastaro berezi hau proposatu
du Prestakuntza eta Sentsibilizazio Orokorreko
"Zubiak" Programaren barruan; izan ere, ikastaro hori
tresna egokia izan behar da jakintza eta prestakuntza
bultzatzeko, eta gure lurraldeko etorkinen egoerari
egokitutako politika eta estrategiak diseinatzeko balio
behar du.

Horretarako, erreferentzia maskulino ia
bakarra alboratu behar da, eta kontuan hartu beharko
da gero eta emakume etorkin gehiago daudela.


Emakumeok kultur inguru askotatik datoz, eta migrazio
esperientzia eta igurikapen desberdinak dituzte.

Emakume horietako askoren rola –langileak, familiako
amak eta abar– faktore garrantzitsua da kultur taldeen
arteko harremanak ezartzeko orduan eta, beraz, elkarrizketan
eta errespetuan oinarritutako gizarte interkulturala
eraikitzeko garaian.

Helburuak:
1. Genero ikuskera sartzea migrazio fenomenoan eta
politika eta estrategien diseinuan.
2. Parte-hartzaileei beharrezko tresnak ematea, etorkinek
gizarte hartzaileetan dituzten arazoak konpondu
ahal izateko.
3. Egungo araudiari, gizarte hartzaileek atzerritartasunaren
inguruan duten jokabideari eta eredu alternatiboei
buruzko gogoeta zabala egitea.
4. Emakume etorkinen bidez ezagutzea immigrazioari
eta immigrazioaren ondorioei buruz dituzten ikuspegiak.

PROGRAMA IKUSTEKO irakurri gehiago

Irakurri gehiago »

03/09/2007 GMT 1

Sahara ko Emakume Adoretsuak. Saharauis: Madres Coraje

aitziber @ 19:01

mujeres-saharauis2.jpgInteresante reflexión sobre las madres saharauis al final del artículo, en castellano(ver más/irakurri gehiago)

Orain dela bi hilabete Saharar Errepublika Arabe Demokratikoaren lagunen elkartean lanean naramala. Elkarteak daraman proiektuak gestionatzen dituzten bi neskak, ama izango direlako, kasualitatea ere; bitartean laguntzatxo bat emango diet.

Elkartean bertan, justifikazioetako zenbakiak eta excel etik aparte gutxi nere kontu, dana dala, airean, interesean eta elkartearen ariman saharar emakumeei buruz (proiektuak gestionatzetik at) zeozertxo gehiago ikasten, ulertzen eta sentitzen joan naiz.

Dana da sentimentua eta borroka politikoa, adorea txikia gelditzen zaie egoerari kanpotik begiratuta, ezta imaginatu ere ezin da, emakume ausart horiek pasatu izandako oinazea eta gaur egun oraindik mantentzen duten kemena.

Munduko basamorturik latzenetarikoan errefuxiatu beharraren egoera, 32urte irauten baitu. 32 urte, Espainiak Saharar herrialdea kolonia bezela abandonatu eta Marokok Giza Eskubide guztiak bortxatuz okupazioari ekin zioenetik. Gaur egun ere, marokoko ejerzitoak, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan, bertan bizi diren sahararrei, basakeriak egiten diela oraindik .

Argeliako, Tindouf eko kanpamentuetan, emakumeak izan dira antolakuntza politiko eta soziala aurrera eraman dituztenak, gizonak, bitartean, lurralde okupatuetan borrokan zeuden. Emakumeek, Afrikako hainbat eta hainbat lekuetan bezala, benaunaldi osoak atera izan dituzte aurrera.

UNMS/SEBN aren sorrera eta sendotasuna urteak pasa ahala, honen adibide argia daukagu. Harrigarria ze nolako berri gutxi dauzkagun nazioarte mailan konfliktu larri eta basakeria honi buruz, ahaztuta daukagu Saharar Herria.

Orain dela pare bat egun Kantabriako SEADen lagunen elkarteak argitaraturiko testu bat kopiatu nahi nuen "post" honetan, eta nahigabe testu luze hau idazten bukatu dut, dana dala hemen jatorrian kopiatu nahi nuen testua, gazteleraz: "saharauis: madres coraje"

Irakurri gehiago »

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!