Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

30/03/2007 GMT 1

Emakume etorkinak, jardunaldia Gasteizen apirilak 27 eta Leioan 26an

aitziber @ 19:35

 

Jardunaldi hauen berri izan dut nere R.D.Congo bidaiatik bueltan, txoratuta etorri naiz Afrikatik, oso esperientzia polita izan dut, zaila baina, emakumeen egoera eta martxoko 8a han pasatu izana...gauza asko ekarri dizkit burura.

Ez dakit nola, baina ekin nahi diot afrikanismo feministari, "pole-pole" erabiltzen dute han poliki adierazteko, lan handia dago han arlo hortan, eskertuko nituzke erreferentziak.

Beste laguntza eskaeratxoa, ezin ditut argazkirik igo, oso pisutxuak dauzkadalako. Ba al daki inork irudiak arintzen? lasai igotzeko aukera izateko...

Hemen, jardunaldiei buruzko info gehiago, saiatuko naiz joaten:


EMAKUME ETORKINAK:
HEZIGAIZTASUNA, KEMENA, AHULEZIA

“Mundu globaleko emakume bidaiariek, lehen mailako agente ekonomikoek eta gizartekoek, familian oinarrizko arduradunek, gaur egungo gizartean ezezagunak ziren erronkak planteatzen dituzte, euren esperientzien bitartez: politika sexuala, euren familietan boterezko erlazioei, balorei eta rolei ikuspegi berri bat emanez, elkarbizitzeko eta menpekotasunezko eskema berriak ezartzen eta euren identitateak berridaztearen bitartez, botere pertsonaleko eta gizarteko sentimendu bat nabaritzen”.

Isabel Holgadoren hitzek jardunaldi honetako zentzua laburtzen dute: genero-aginduen aurka egiteko, emakume hauen gaitasuna, azpimarratu nahi dugu . Emakume kementsuak dira, baina jasaten dituzten ondorioak egundokoak dira. Emakume hauek probokatzen duten kezken aurrean, Sistemak, gizarteko aginte informalak -marginazioa, estigmatizazioa, esplotazio laborala- eta formalak – kriminalizazioa, espetxeak, kamporazioa, beste batzuen artean-, garatzen ditu.

Emakume etorkin batzuen esperientzia ikusi eta gero, balorazio positibo bat egiten da, nahiz eta batzuetan, erakunde kriminalen eskuetan trafikagai izan, eta beste batzuetan, behar dituen eta emakume hauei beldurra duen Gizarte batean sartzeko, euren bizitza arriskuan jarri. Emakume hauen ahotsa ere izango dugu jardunaldietan.

1.Saioa: 10:00-14:00

-Aurkezpena

-“Etorkinak: emakume geldiezinak, emakume arduragarriak”

Dolores Juliano, Antropologiako Katedraduna (Bartzelonako Unibertsitatea)

2. Saioa: 11:30-14:00

- “Sexu lana: eskubideen arazoa”

Isabel Holgado, Antropologoa

LICIT Kolektiboa

- “Nola iristen dira etorkinak: etortzen al dira

edo ekartzen al dituzte?”

M. Luisa Maqueda, Zuzenbide Penaleko

Katedraduna (GranadakoUnibertsitatea)

3. Saioa: 16:00-17:15

- “Emakume etorkinen arazoa espetxean”

Laia Tomás, Psikologoa

SURT Kolektiboa

4. Saioa. 17:30-19:00. Mahai ingurua

- “Elkartasunezko sareak sortuz”

(Mujeres del Mundo Elkartea)

- “Bi proiektu migratzaile emakume

aurpegiarekin”

Eguna: Osteguna, 2007ko apirilaren 26an

Lekua: Filologia, Geografia eta Historiako Areto Nagusian

Aldez aurreko bertaratze eta geroko lan batekin batera (ponentzia bakoitzeko laburpen bat eta ondorio pertsonalak) hautazko kreditu 1 lortzeko aukera.

Izen ematea (Apirilaren 23an baino lehen): Gasteizko Gizarte Langintzako U.Eko ikasleen idazkaritzan edo hurrengo helbidean: mirenlourdes.ortubay@ehu.es

Antolatzaileak: Miren Ortubay eta Ana Pérez Machío

(Zuzenbide Publikoko Departamentua, Gizarte langintzako

Unibertsitate Eskola, Gasteiz)

02/03/2007 GMT 1

KONGOko emakumeen egoera LARRIA

aitziber @ 23:00

RDC eta Ruandatik pasatuko gara asteartetik aurrera eta hilaren bukaerarte zenbait GGKE/ONGDk han garatu dituzten zenbait proiektu bisitatzera.

"Amnistia Internacional"en, kongon egindako bortxaketei buruzko, txostenaren lotura usten dizuet. República Democrática del Congo: Violación masiva. Tiempo de soluciones (Índice AI: AFR 62/018/2004)

Aurrerapen interesgarria:

Si abres la caja de la violencia sexual, encontrarás otra caja, la del trato general a las mujeres, que equivale de hecho a esclavitud. Las mujeres lo hacen todo: recorren kilómetros en busca de agua o comida, cuidan de los hijos, cocinan, limpian, cultivan la tierra, ganan el sustento familiar… ésa es la situación de la mujer en el Congo. Si queremos que cambie, las mismas mujeres tienen que plantearse el cambio en primer lugar y, luego, exigirlo.

"Amnistia Internacional"ek Kongo Errepublika Demokratikoan lan egiten duen psikologa erbesteratutako bati egindako elkarrizketa batetik ateratako testua.

Kongoko Errepublika Demokratikoan egindako bortxaketei buruzko txostenaren aurkezpena:

"...En el transcurso del conflicto armado del este de la República Democrática del Congo, decenas de miles de mujeres y niñas han sufrido violaciones y agresiones sexuales sistemáticas por parte de las fuerzas combatientes. Tanto mujeres como niñas han sido atacadas en sus hogares, en los campos o en el cumplimiento de sus tareas diarias. En muchos casos, se las ha violado más de una vez, o han sido violadas por un grupo y, a menudo, los combatientes han convertido a mujeres y niñas en esclavas sexuales. También se han producido violaciones de hombres y niños. Con frecuencia, la violación viene precedida o seguida de lesiones físicas, tortura o el asesinato de la víctima. Algunas violaciones se han realizado en público y delante de familiares, entre ellos, menores. Otras mujeres han sido violadas junto al cadáver de un familiar.

La población civil del este de la República Democrática del Congo ha sido víctima a diario de crímenes de guerra y violaciones graves de los derechos humanos, al tiempo que presenciaba la lucha de unas 20 facciones armadas por el control de la tierra y sus recursos. Tras la desintegración de la autoridad del Estado en el este, las leyes nacionales e internacionales han dejado de respetarse, y todas las facciones armadas han ejercido y continúan ejerciendo impunemente la violencia sexual. La violación se ha utilizado de manera deliberada y estratégica para atacar los valores fundamentales de la comunidad, para atemorizar y humillar a las personas sospechosas de apoyar al enemigo y para imponer la supremacía de un grupo sobre otro.

Además del trauma de la violación, los derechos de las supervivientes se siguen violando tras la agresión, lo que agudiza enormemente su sufrimiento. La mayoría de las mujeres que sufren lesiones o enfermedades, en ocasiones muy graves, a consecuencia de la violación, no reciben la atención médica que necesitan. Debido a los prejuicios existentes, muchas mujeres sufren el abandono de sus maridos y el rechazo de la comunidad, por lo que se ven condenadas, junto a sus hijos, a una situación de pobreza extrema. Dada la ineficacia del sistema judicial, no se les administra justicia ni se les resarce por los delitos de los que han sido víctimas. Las mujeres viven con el temor de nuevos ataques o de represalias si denuncian a los autores..."

21/02/2007 GMT 1

Women's Link Worldwide

aitziber @ 22:54

Lehenengo ta behin, informazio txiki bat, Soziologia Kongresuari buruzko nere "jasomenak" edo, gehitu ditut aurreko sarreran, beraz aurrera egin hauek ikusteko, merezi du eta.

Bestalde, Women's Link Worldwide deituriko orrialde hay aurkitu dudala idatzi nahi nuen ia komentariorik edo jasotzen ditudan honako aurkikuntza honi buruz.

Momentuz bertan aurkitutako informazio hau kopiatzen dizuet hemen bertan:

Los derechos de las mujeres migrantes: una realidad invisible

"Las mujeres migrantes con frecuencia sufren violaciones de sus derechos humanos entre los que se encuentran la discriminación por pertenencia étnica o racial, la violencia sexual y otros tipos de violencia de género, tanto en sus países de origen, durante el proceso migratorio, a su llegada a "salvo" a los países de destino como durante las repatriaciones. Otras violaciones de derechos humanos se producen por la falta de acceso a la salud sexual y reproductiva, los embarazos forzosos, los abortos inseguros, la falta de acceso a la educación, la falta de acceso a los procedimientos de asilo, los trabajos forzosos y la explotación sexual.

En el 2006, Women's Link Worldwide ha comenzado una nueva línea de trabajo para encontrar estrategias y así combatir estas violaciones de derechos humanos y avanzar a favor de los derechos de las mujeres migrantes. En este momento nuestro trabajo incluye un estudio de campo sobre la situación de las mujeres migrantes sub-saharianas durante su proceso migratorio a España y a otros países europeos. Parte de esta estrategia es representar a mujeres en casos clave para fomentar la jurisprudencia de asilo por razón de género y la edición de un manual sobre asilo por razón de género en castellano."

15/02/2007 GMT 1

Genero Soziologia.VII Congreso Vasco de Sociología y Ciencia Política

aitziber @ 16:02

momentuz oso ona, lehenengo ponentzia inaugurala

danbora barik nago baina ia gauean jartzen naizen eta zeozer azaltzen dudan, sarrera berri hau eratzen dut honi buruz erreferentziak jarri behar ditudala gogorarazteko nere buruari, ia astebururako eginda daukadan.

Momentuz honako orialde honetan aurkitu dezakezue, kongresuari buruzko informazio nagusia: http://www.ehu.es/avsp/es/congresos.php

Kongresua bukatuta:

Oso esperientzia interesgarriak entzuteko aukera izan dugu partehartu genuenok, oso jende gutxi gai/tailer bakoitzean, horrenbeste ponentzia egonda, entzule gehienak ponente ziren ere.

Kalitatea oso ona izan zela esateko aukera dut, esan ere kritika izatea gustoko dudala eta honako hontan  zoriondu behar antolatzaileak, batez ere lehenengo ponentzia orokorra/inaugurala dela eta:Ines Alberdiren "la sociología en el mundo actual"

Bere artíkulu bat kopiatzen dizuet hemen, bere lanari buruz zeozer gehiago ikusi nahi duzuenentzat:
La religión apoya la idea de superioridad masculina.
Inés Alberdi
 

Konferentzia inauguralaren ostean, genero soziologia "tailerrean" sartu eta ponentzia interesgarri batzuk entzun ondoren, hurrengo goizean (ostiralean) tailer berdinera abiatu nintzen.

Bizkorregi egin ziren ponentzia guztiak denbora faltagaitik, baina kalitatea ona izan zen, pena bat DEBATERAKO DENBORA FALTA izana, oso debate politak egiteko aukera baitzegoen, gaiak, luze eztabaidatzeko modukoak ziren gehienetan eta komentarioak aberatsak izango baitziren, baina... erreflexiorako gelditzen dira ideiak.

Tailer honen gaien artean, honako hauek:

-Violencia contra las mujeres

-Conciliación y Corresponsabilidad

-El concepto de Género

-Colectivos en situación especial

-Empoderamiento y Participación socio-política de las mujeres

Ostiral arratsaldean, berriz, "Estados y Sociedades del Sur, gobernanza y cooperación internacional" tailerrean parte hartu nuen, honako ponentzia hauek azpimarratu nahi nituzke, horiek entzun ta gozatu ondoren:

- Irantzu Mendiaren "La dimensión de género en los conflictos armados como componente identitario. Los casos de la ex-Yugoslavia y Palestina"

Azkenean, hemen bai izan genuela debatitzeko aukera, ponenteekin batera, Saharako kasuari buruz aritu izan giñen eta UNMSko kasuarei buruz beraz.

-Cristina Oñorberen "Violencia, pareja y pluralismo jurídico en Mozambique" oso ikerketa polita egin du Cristinak Mozanbikeko errealitate honi buruz, datuak eta ikerketeren aktoreak azaltzen.

Amaitzeko, kongresuan izandako ponentzien laburpena azaltzen dituen dokumentuaren "link"a pasatzen dizuet hemen, oso pisutsua da, haundia delako, baina merezi du ikustea: http://www.ehu.es/avsp/pdf/VII-CONGRESO-RESUMENES.pdf

HEGOA KONGRESUA El desafío del desarrollo humano. Propuestas locales para otra globalización”

aitziber @ 15:54

Azken bolada hontan denbora barik nabil, baina nahiko informazio ona jaso dut pasadan asteko Hegoak antolatutako kongresuan eta gauzaren bat idaztea ondo legoke, ikasi behar dut argazkiak eta bideoak zintzilikatzen orrialde hontan, pixkanaka.

Momentuz... http://www.hegoa.ehu.es/congreso/bilbo/cas/osoa.pdf

Erreferentzia nagusiak:

.Ostiralean: Virginia Vargas (feminista-Perú)

. Larunbatean: Jose Antonio Alonso (migrazioei buruz errepasu ona)

31/01/2007 GMT 1

Emakumeen Herritatasun Ekonomikoa: Hegoaldearen ikuspegia genero-berdintasunerako emakumeen jabekuntzan

aitziber @ 17:16

2007ko urtarrilaren 30ean eta 31n Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak eta Bilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailak, Izenburuan aipaturiko gaiari buruzko jardunaldi txit interesgarriak antolatu eta aurrera eraman dituzte Bilbon.

Programak oso hizlari nabarmengarriak azaltzen ditu, lehenengo egunean Cristina Carrasco (Bartzelonako Unibertsitateko ekonomista irakaslea eta ekonomia feministan aditua) hitzaldi erabat sakona egin zigun hitz argiak eta honelako jardunaldietan oso entzunak ez direnak, sarritan bota ditut faltan "patriarcado", "androcentrismo" eta "feminismo" hitz berak entzutea eta aztertu izatea.

Cristinak argi edierazi digu ze nolako sistema ekonomikoan gauden sartuta emakumeak eta argi utzi nahi izan digu, erantzuna edo irtenbidea ez dugula gizonen munduan ataltxo bat izatea emakumeentzat, guk geuk sortu behar dugula edo bultzatu behar dugula, beste sistema baten buru izatea. Sujetu aktibo gisa, sistema berri bat eratu, zeinean berdintasuna erabat argi izango den eta emakumeak ez duen esfortsu berezirik egingo gizonaren botere parera heltzeko, aukera berdinekin zentzu guztietan eta arlo guztientan.

Kapitalismoaren kontzepzio merkantilista kritikatu eta baztertu egiten du eta feminismoan eta ekologismoan ohinarria duen beste sistema bat eratzea proposatzen digu, ez da erreza baina saiatu behintzat saiatu beharko gara eta ahotsa eduki arte ez gelditu.

Magdalena Leon, Red Latinoamericana de Mujeres Transformando la Ekonomía, Ekuadorretik etorri da beste ikuspegi batekin baina ohinarri berberarekin egina, Hego Ameriketako ikuspegian ohinarritu zaigu eta Neoliberalismo eta Globalizazio hitzak kritikatzen eta baztertzen hasi du bere hitzaldia.

jarraituko du...

17/11/2006 GMT 1

Saharar Emakumeen Batasun Nazionala/Unión Nacional de Mujeres Saharauis. UNMS/SEBN. EUCOCO-2006

aitziber @ 20:59

Izenburuan aipatutako EUCOCO-2006 ean partehartzeko aukera izan dut hila hontan, egia esan lehenengo egunetik, azkenera izandako inprezioak, nahiko aldatu izan ziren..

Batez ere errealitate oso ezberdinak bizi izan nituelako lehenengo egunean(ostirala)"protokolo" político guztiaren lekuko izan bainintzen,  Euskal gobernuko, Gasteizeko zein Arabako ordezkari nagusiak,Errepublika Arabe Saharaui Demokratikoko edo RASDeko ordezkari nagusi edo lehendakaria, estatu berdineko ministro guztiak bestalde..eta den denak gizonak.

Hurrengo egunean bizi izandako errealitatea, berriz, oso ezberdina izan zelarik, Anabel Sanz, Bizkaiko Emakumeen Asambladako kideak eta Fatma Moulud,Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko kideak zuzendutako tailerrean edo lan taldean. Han "Frente Polisario"ko Unión Nacional de Mujeres Saharauis edo UNMS/SEBNeko kide emakumeak geneuzkan.

Gure lantaldean, estatu mailako eta baita Europa mailako partaideak geuden, danok SEBN-aren Sendotze ideiarekin edo borondatearekin zentzu horta bideratu zen guri zegokigun tailerra.

Lantaldea, "Emakumeak eta Genero" ekitaldia zen eta hiru azpimultzotan banatu zuten :

. Kooperatibak

. Alfabetatzea

. eta SEBNren Sendotzea

Lantaldeetako eta tailerreko ondorioak, beste lantaldeen ondorioekin batera, azken egunean aurkeztu izan ziren.

Ondorio guztien laburpena web-ean kontsultatu daitezkerarik

05/10/2006 GMT 1

Nazioarteko VII. Jardunaldiak. Eskubideetatik ekintzetara. Jokabide egokiak Berdinatsunaren alorrean

aitziber @ 18:18

Hiru egun izan dira Euskalduna jauregian eta oso horrialde interesgarria utzi digute internet deritsogun sare hontan.
www.berdintasuna2006.org eta hitzegindakoa ponentzietan

- Gomendagarria, ikusteko/jakiteko ze nolako egoeratan aurkitzen garen emakume asko ta askok, azpimarratzeko Karmele Ruiz ek egindako aurkezpena.

- "Kritikagarria" edo kritika egiteko erraza (batez ere "jokabide egoki" moduan azaldutako esperientziekin, gizonezko moduan azaldutako jarrerak hartu dituzten zanbait emakumeen esperientzia iruditu baizitzaidan kontatutako dana.
Aipagarri be, kritika "naskante" moduan, MRWko errepresentatzaileak ze nolako irudiakin agertu zitzaigun "corremos el peligro de que se nos tache de feministas" esaten LOTSAGARRIA BENE-BENETAN hori bai hori inkonszientzia eta jakintasun falta berdintasunari buruzko arlo honetan...

- Lasaiegia nolabait, faltan bota izan dut kañatxo pixkat gehixau. Baina orokorrean ondo, isonomia ko azkena baino hobeto

19/09/2006 GMT 1

Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko estatu mailako kongresua

aitziber @ 21:19

Congreso Estatal sobre igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres. Género y multiculturalidad

-Primera generación de mujeres inmigrantes

-Mujeres de otras culturas

Castellón de la Planan Isonomia Fundazioak ospatutako kongresuan pasatu dut azken aste hau, zelan esan espero nuena baino askoz pobreagoa izan dela, baina betiko moduan balio izan du. Ezagutu dudan jendea eta batez ere jende, emakume hauekin izandako elkarrizketekin ikasitakoa eta lortutako ezagukera trukea oso aberasgarria izan da.

Azken urtean feminismo edota emakume ta gizonen berdintasuna lortzeko gaiari buruzko zenbait foro, kurtso, hitzaldi, jardunaldi edo kongresutan parte hartzeko aukera ez dut galdu eta esan bezela, beti ezagukera trukea (nolabait deitzeko modu bat aurkitu nahiean) oso aberasgarria izan zait.

Hurrengoa Bilbon "VII Jornadas Internacionales. De los Derechos a los Hechos. Buenas Prácticas en Materia de Igualdad"

Galizian Montse Boix eta Carmen Castro kin ikasitakoa azpimarratuz, gero egunerokotasun batean, dana dalako arazoak dauzkaten emakumeekin zuzenean lan egiten duen jendeakin ikasitakoa ere oso interesgarria izan zait.

Galizia (oficina de igualdade de lalin), Canarias (Orlando de CEAR, Yolanda de Oficina de la Mujer de Lanzarote, Maria Jose Guerra de la Universidad de la Laguna) eta Castilla la Manchako (Pilar Arteaga) langileekin hain zuzen, Madrilen lan egiten duen Federación de Mujeres Progresistas ere nahiko esperientzia bitxiak kontatzen zituzten, eta migrazioaren gaiarekin lotuta ere, arloan lan egiten duen jendearekin ezagukera gehiago trukatu ditugu eta hortxe nabil.

Ia Isonomiako Kongresu hontan partehartu duen norbaitek irakurtzen duen artikulu hau eta ideien eztabaida egin dezakegun..

laister arte !

16/07/2006 GMT 1

Emakumeen promozioa,

aitziber @ 16:00

Hauek dira nere lehenengo interesak:

- Emakumeen egoera munduan (berdintasuna ezberdinaasunean garatuz, feminismoa astertuz eta ekitatea erabiliz garapenerako tresna moduan)

- "Empowerment" kontzeptua emakumeen egoera aldatzeko erabilgarri moduan

- Garapenerako lankidetza eta hezkuntza (sensibilizazioa eta garapen soziala lantzen)

- Mugimendu migratorioak eta migranteen egoera (interkulturalitatea, egoera berrietara moldatzea, etab.)

(momentuz orokorrean hitzegingo dut eta denborarekin kontzeptuak zehazten joango gara)

Nazioarteko lankidetza masterra egin nuenetik (Master en Cooperación internacional: paz y desarrollo)aipaturiko ideiak ikasten eta aztertzen jarraitzeko gura areagotu zitzaidan eta hortan nabil edokontzeptu hauek lantzeko bidean nago oraindik.

Euskeraz hasi naz internet mundu hontan idazten, espero proba hau ondo joatea eta beste hizkuntzatan jarraitzea, honetik gerora.

Gustatuko litzaidakeena gune hontan edo hasi barik dauden beste batzutan, nere ikasitako esperientziak kontatzen hastea da, eta sare bat egiten bukatzea oraindik amets.

Momentuz leku hau irakurtzen duen jendeari komentarioak eta ideiak edo erreferentzia berriak egitea eskatzen dizuet, ESKERRAk aurretik doiaz.

Eskerrik Asko eta zorionak honaino heltzeagaitik !!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!