Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

17/11/2006 GMT 1

Saharar Emakumeen Batasun Nazionala/Unión Nacional de Mujeres Saharauis. UNMS/SEBN. EUCOCO-2006

aitziber @ 20:59

Izenburuan aipatutako EUCOCO-2006 ean partehartzeko aukera izan dut hila hontan, egia esan lehenengo egunetik, azkenera izandako inprezioak, nahiko aldatu izan ziren..

Batez ere errealitate oso ezberdinak bizi izan nituelako lehenengo egunean(ostirala)"protokolo" político guztiaren lekuko izan bainintzen,  Euskal gobernuko, Gasteizeko zein Arabako ordezkari nagusiak,Errepublika Arabe Saharaui Demokratikoko edo RASDeko ordezkari nagusi edo lehendakaria, estatu berdineko ministro guztiak bestalde..eta den denak gizonak.

Hurrengo egunean bizi izandako errealitatea, berriz, oso ezberdina izan zelarik, Anabel Sanz, Bizkaiko Emakumeen Asambladako kideak eta Fatma Moulud,Saharar Emakumeen Batasun Nazionaleko kideak zuzendutako tailerrean edo lan taldean. Han "Frente Polisario"ko Unión Nacional de Mujeres Saharauis edo UNMS/SEBNeko kide emakumeak geneuzkan.

Gure lantaldean, estatu mailako eta baita Europa mailako partaideak geuden, danok SEBN-aren Sendotze ideiarekin edo borondatearekin zentzu horta bideratu zen guri zegokigun tailerra.

Lantaldea, "Emakumeak eta Genero" ekitaldia zen eta hiru azpimultzotan banatu zuten :

. Kooperatibak

. Alfabetatzea

. eta SEBNren Sendotzea

Lantaldeetako eta tailerreko ondorioak, beste lantaldeen ondorioekin batera, azken egunean aurkeztu izan ziren.

Ondorio guztien laburpena web-ean kontsultatu daitezkerarik

05/10/2006 GMT 1

Nazioarteko VII. Jardunaldiak. Eskubideetatik ekintzetara. Jokabide egokiak Berdinatsunaren alorrean

aitziber @ 18:18

Hiru egun izan dira Euskalduna jauregian eta oso horrialde interesgarria utzi digute internet deritsogun sare hontan.
www.berdintasuna2006.org eta hitzegindakoa ponentzietan

- Gomendagarria, ikusteko/jakiteko ze nolako egoeratan aurkitzen garen emakume asko ta askok, azpimarratzeko Karmele Ruiz ek egindako aurkezpena.

- "Kritikagarria" edo kritika egiteko erraza (batez ere "jokabide egoki" moduan azaldutako esperientziekin, gizonezko moduan azaldutako jarrerak hartu dituzten zanbait emakumeen esperientzia iruditu baizitzaidan kontatutako dana.
Aipagarri be, kritika "naskante" moduan, MRWko errepresentatzaileak ze nolako irudiakin agertu zitzaigun "corremos el peligro de que se nos tache de feministas" esaten LOTSAGARRIA BENE-BENETAN hori bai hori inkonszientzia eta jakintasun falta berdintasunari buruzko arlo honetan...

- Lasaiegia nolabait, faltan bota izan dut kañatxo pixkat gehixau. Baina orokorrean ondo, isonomia ko azkena baino hobeto

19/09/2006 GMT 1

Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko estatu mailako kongresua

aitziber @ 21:19

Congreso Estatal sobre igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres. Género y multiculturalidad

-Primera generación de mujeres inmigrantes

-Mujeres de otras culturas

Castellón de la Planan Isonomia Fundazioak ospatutako kongresuan pasatu dut azken aste hau, zelan esan espero nuena baino askoz pobreagoa izan dela, baina betiko moduan balio izan du. Ezagutu dudan jendea eta batez ere jende, emakume hauekin izandako elkarrizketekin ikasitakoa eta lortutako ezagukera trukea oso aberasgarria izan da.

Azken urtean feminismo edota emakume ta gizonen berdintasuna lortzeko gaiari buruzko zenbait foro, kurtso, hitzaldi, jardunaldi edo kongresutan parte hartzeko aukera ez dut galdu eta esan bezela, beti ezagukera trukea (nolabait deitzeko modu bat aurkitu nahiean) oso aberasgarria izan zait.

Hurrengoa Bilbon "VII Jornadas Internacionales. De los Derechos a los Hechos. Buenas Prácticas en Materia de Igualdad"

Galizian Montse Boix eta Carmen Castro kin ikasitakoa azpimarratuz, gero egunerokotasun batean, dana dalako arazoak dauzkaten emakumeekin zuzenean lan egiten duen jendeakin ikasitakoa ere oso interesgarria izan zait.

Galizia (oficina de igualdade de lalin), Canarias (Orlando de CEAR, Yolanda de Oficina de la Mujer de Lanzarote, Maria Jose Guerra de la Universidad de la Laguna) eta Castilla la Manchako (Pilar Arteaga) langileekin hain zuzen, Madrilen lan egiten duen Federación de Mujeres Progresistas ere nahiko esperientzia bitxiak kontatzen zituzten, eta migrazioaren gaiarekin lotuta ere, arloan lan egiten duen jendearekin ezagukera gehiago trukatu ditugu eta hortxe nabil.

Ia Isonomiako Kongresu hontan partehartu duen norbaitek irakurtzen duen artikulu hau eta ideien eztabaida egin dezakegun..

laister arte !

16/07/2006 GMT 1

Emakumeen promozioa,

aitziber @ 16:00

Hauek dira nere lehenengo interesak:

- Emakumeen egoera munduan (berdintasuna ezberdinaasunean garatuz, feminismoa astertuz eta ekitatea erabiliz garapenerako tresna moduan)

- "Empowerment" kontzeptua emakumeen egoera aldatzeko erabilgarri moduan

- Garapenerako lankidetza eta hezkuntza (sensibilizazioa eta garapen soziala lantzen)

- Mugimendu migratorioak eta migranteen egoera (interkulturalitatea, egoera berrietara moldatzea, etab.)

(momentuz orokorrean hitzegingo dut eta denborarekin kontzeptuak zehazten joango gara)

Nazioarteko lankidetza masterra egin nuenetik (Master en Cooperación internacional: paz y desarrollo)aipaturiko ideiak ikasten eta aztertzen jarraitzeko gura areagotu zitzaidan eta hortan nabil edokontzeptu hauek lantzeko bidean nago oraindik.

Euskeraz hasi naz internet mundu hontan idazten, espero proba hau ondo joatea eta beste hizkuntzatan jarraitzea, honetik gerora.

Gustatuko litzaidakeena gune hontan edo hasi barik dauden beste batzutan, nere ikasitako esperientziak kontatzen hastea da, eta sare bat egiten bukatzea oraindik amets.

Momentuz leku hau irakurtzen duen jendeari komentarioak eta ideiak edo erreferentzia berriak egitea eskatzen dizuet, ESKERRAk aurretik doiaz.

Eskerrik Asko eta zorionak honaino heltzeagaitik !!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!