Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

15/02/2007 GMT 1

Genero Soziologia.VII Congreso Vasco de Sociología y Ciencia Política

aitziber @ 16:02

momentuz oso ona, lehenengo ponentzia inaugurala

danbora barik nago baina ia gauean jartzen naizen eta zeozer azaltzen dudan, sarrera berri hau eratzen dut honi buruz erreferentziak jarri behar ditudala gogorarazteko nere buruari, ia astebururako eginda daukadan.

Momentuz honako orialde honetan aurkitu dezakezue, kongresuari buruzko informazio nagusia: http://www.ehu.es/avsp/es/congresos.php

Kongresua bukatuta:

Oso esperientzia interesgarriak entzuteko aukera izan dugu partehartu genuenok, oso jende gutxi gai/tailer bakoitzean, horrenbeste ponentzia egonda, entzule gehienak ponente ziren ere.

Kalitatea oso ona izan zela esateko aukera dut, esan ere kritika izatea gustoko dudala eta honako hontan  zoriondu behar antolatzaileak, batez ere lehenengo ponentzia orokorra/inaugurala dela eta:Ines Alberdiren "la sociología en el mundo actual"

Bere artíkulu bat kopiatzen dizuet hemen, bere lanari buruz zeozer gehiago ikusi nahi duzuenentzat:
La religión apoya la idea de superioridad masculina.
Inés Alberdi
 

Konferentzia inauguralaren ostean, genero soziologia "tailerrean" sartu eta ponentzia interesgarri batzuk entzun ondoren, hurrengo goizean (ostiralean) tailer berdinera abiatu nintzen.

Bizkorregi egin ziren ponentzia guztiak denbora faltagaitik, baina kalitatea ona izan zen, pena bat DEBATERAKO DENBORA FALTA izana, oso debate politak egiteko aukera baitzegoen, gaiak, luze eztabaidatzeko modukoak ziren gehienetan eta komentarioak aberatsak izango baitziren, baina... erreflexiorako gelditzen dira ideiak.

Tailer honen gaien artean, honako hauek:

-Violencia contra las mujeres

-Conciliación y Corresponsabilidad

-El concepto de Género

-Colectivos en situación especial

-Empoderamiento y Participación socio-política de las mujeres

Ostiral arratsaldean, berriz, "Estados y Sociedades del Sur, gobernanza y cooperación internacional" tailerrean parte hartu nuen, honako ponentzia hauek azpimarratu nahi nituzke, horiek entzun ta gozatu ondoren:

- Irantzu Mendiaren "La dimensión de género en los conflictos armados como componente identitario. Los casos de la ex-Yugoslavia y Palestina"

Azkenean, hemen bai izan genuela debatitzeko aukera, ponenteekin batera, Saharako kasuari buruz aritu izan giñen eta UNMSko kasuarei buruz beraz.

-Cristina Oñorberen "Violencia, pareja y pluralismo jurídico en Mozambique" oso ikerketa polita egin du Cristinak Mozanbikeko errealitate honi buruz, datuak eta ikerketeren aktoreak azaltzen.

Amaitzeko, kongresuan izandako ponentzien laburpena azaltzen dituen dokumentuaren "link"a pasatzen dizuet hemen, oso pisutsua da, haundia delako, baina merezi du ikustea: http://www.ehu.es/avsp/pdf/VII-CONGRESO-RESUMENES.pdf

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Kaixo Aitziber eta zorionak bloga sortu eta mantentzeagatik!
    Duela gutxi topatu zaitugu eta arreta handiz jarraitzen dugu zuk idatzitakoa!
    Gurean bueltatxo bat ematera gonbidatzen zaitugu ;)
    besarkada bat*

    masterka | 2007-02-19 - 22:29:34 GMT 1 #

  2. Mila esker, zuen jarraitzaile naiz aspaldi eta ohore bat neretzat zuen animoak jasotzea. Nere lekutxo txiki hau hobetzen saiatuko naiz , baina oraindik hainbat gauza ikasi beharko ditut, argazkiak, bideoak etab igotzen adibidez. Zorionak zuen lanagatik, oso ona da!

    Aitziber | 2007-02-21 - 21:48:07 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!