Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

30/03/2007 GMT 1

Emakume etorkinak, jardunaldia Gasteizen apirilak 27 eta Leioan 26an

aitziber @ 19:35

 

Jardunaldi hauen berri izan dut nere R.D.Congo bidaiatik bueltan, txoratuta etorri naiz Afrikatik, oso esperientzia polita izan dut, zaila baina, emakumeen egoera eta martxoko 8a han pasatu izana...gauza asko ekarri dizkit burura.

Ez dakit nola, baina ekin nahi diot afrikanismo feministari, "pole-pole" erabiltzen dute han poliki adierazteko, lan handia dago han arlo hortan, eskertuko nituzke erreferentziak.

Beste laguntza eskaeratxoa, ezin ditut argazkirik igo, oso pisutxuak dauzkadalako. Ba al daki inork irudiak arintzen? lasai igotzeko aukera izateko...

Hemen, jardunaldiei buruzko info gehiago, saiatuko naiz joaten:


EMAKUME ETORKINAK:
HEZIGAIZTASUNA, KEMENA, AHULEZIA

“Mundu globaleko emakume bidaiariek, lehen mailako agente ekonomikoek eta gizartekoek, familian oinarrizko arduradunek, gaur egungo gizartean ezezagunak ziren erronkak planteatzen dituzte, euren esperientzien bitartez: politika sexuala, euren familietan boterezko erlazioei, balorei eta rolei ikuspegi berri bat emanez, elkarbizitzeko eta menpekotasunezko eskema berriak ezartzen eta euren identitateak berridaztearen bitartez, botere pertsonaleko eta gizarteko sentimendu bat nabaritzen”.

Isabel Holgadoren hitzek jardunaldi honetako zentzua laburtzen dute: genero-aginduen aurka egiteko, emakume hauen gaitasuna, azpimarratu nahi dugu . Emakume kementsuak dira, baina jasaten dituzten ondorioak egundokoak dira. Emakume hauek probokatzen duten kezken aurrean, Sistemak, gizarteko aginte informalak -marginazioa, estigmatizazioa, esplotazio laborala- eta formalak – kriminalizazioa, espetxeak, kamporazioa, beste batzuen artean-, garatzen ditu.

Emakume etorkin batzuen esperientzia ikusi eta gero, balorazio positibo bat egiten da, nahiz eta batzuetan, erakunde kriminalen eskuetan trafikagai izan, eta beste batzuetan, behar dituen eta emakume hauei beldurra duen Gizarte batean sartzeko, euren bizitza arriskuan jarri. Emakume hauen ahotsa ere izango dugu jardunaldietan.

1.Saioa: 10:00-14:00

-Aurkezpena

-“Etorkinak: emakume geldiezinak, emakume arduragarriak”

Dolores Juliano, Antropologiako Katedraduna (Bartzelonako Unibertsitatea)

2. Saioa: 11:30-14:00

- “Sexu lana: eskubideen arazoa”

Isabel Holgado, Antropologoa

LICIT Kolektiboa

- “Nola iristen dira etorkinak: etortzen al dira

edo ekartzen al dituzte?”

M. Luisa Maqueda, Zuzenbide Penaleko

Katedraduna (GranadakoUnibertsitatea)

3. Saioa: 16:00-17:15

- “Emakume etorkinen arazoa espetxean”

Laia Tomás, Psikologoa

SURT Kolektiboa

4. Saioa. 17:30-19:00. Mahai ingurua

- “Elkartasunezko sareak sortuz”

(Mujeres del Mundo Elkartea)

- “Bi proiektu migratzaile emakume

aurpegiarekin”

Eguna: Osteguna, 2007ko apirilaren 26an

Lekua: Filologia, Geografia eta Historiako Areto Nagusian

Aldez aurreko bertaratze eta geroko lan batekin batera (ponentzia bakoitzeko laburpen bat eta ondorio pertsonalak) hautazko kreditu 1 lortzeko aukera.

Izen ematea (Apirilaren 23an baino lehen): Gasteizko Gizarte Langintzako U.Eko ikasleen idazkaritzan edo hurrengo helbidean: mirenlourdes.ortubay@ehu.es

Antolatzaileak: Miren Ortubay eta Ana Pérez Machío

(Zuzenbide Publikoko Departamentua, Gizarte langintzako

Unibertsitate Eskola, Gasteiz)

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Kaixo Aitziber!
    Aurrera afrikanismo feminista horrekin! Gutariko bi Saharara goaz datorren astean hango emakumeen kongresu nazionalera.
    Afrikaren inguruko erreferentziak eskatzen dituzu, eta gomendio apal bat egin nahi dizut: Buchi Emecheta idazle afro-britainiarra. Munduko emakumeen literatura tailerrean "Kehinde" liburua irakurri dugu eta benetan ona da. Emakume etorkinei buruz gogoeta egiteko irakurketa bikaina.
    Blogan argazkiak eskegiteko berriz, nik zera gomendatzen dizut: flickr kontu bat ireki dezazun, handik argazkiak loturen bidez hemen argitaratzeko. Horrela ez duzu tamainarekin kezkatu beharrik. Txarrena da flickr kontua irekitzeko yahoo!n helbide elektronikoa izan edo ireki behar duzula.
    http://www.flickr.com
    http://www.flickr.com/photos/masterkas
    Beste aukera da Photoshop edo antzeko programen bidez argazkien tamaina jaistea. "Imagen - Tamaño de imagen - cambiar tamaño" eta "resolución" kaxatxoan zenbakia aldatu, 72 adibidez.
    Helbide honetan topatuko nauzu laguntza gehiago behar baduzu:
    misspoppins (a bildua) yahoo.com
    muxuak***

    masterka | 2007-04-01 - 18:10:32 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!