"Berdintasunerako Espazioak Eraikitzen dituzten Emakumeak. Kolonbia, Kuba, El Salvador, Nikaragua eta Saharako esperientziak"
Mintegia 2007ko *maiatzaren 9an*, Bilbon, Zazpi Kaleetako Udaltegia
Antolatzailea Bilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Saila
- La Bolsa Eraikinean ospatuko da.
Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Saila Bilboko Udala
tfno: 94-4204353 / 94-4204478
Aurkezpena:
Azken urteotan, Bilboko Udalak zuzeneko lankidetzako ekintzak egin ditu hegoaldeko zenbait herrialdetako tokiko erakundeekin. Ekintza horien helburua esperientziak
trukatzea, ekintza osagarrietan elkarri laguntza ematea eta zuzeneko lankidetzan aritzea da, hiri bakoitzeko biztanleentzat diren ekintzak hobetzeko.
Lankidetzaren erreferentzia gizakiaren garapen orekatua da eta zuzeneko lotura dauka hegoaldeko eta iparraldeko egitura politiko, sozial eta ekonomikoen eraldaketarekin.
Horrela, bada, Udalaren lankidetzako akordioek genero berdintasuna eta andrazkoen jabekuntza lortzeko lanari ematen diote lehentasuna.
Orain aurkezten dugun mintegia iparraldeko eragileen eta hegoaldeko erakundeetako ordezkarien arteko topaketa izango da eta helburu bi dauzka:
• Hegoaldeko hainbat herrialdetan genero berdintasunaren
alde egiten ari diren esperientziak (genero ikuspegia
udal politiketan sartzea, andrazkoen jabe -
kuntzarako estrategiak, genero indarkeriaren aurkako
borroka, etab.) hurbiltzea emakumeen erakundeei eta
garapenerako lan kidetzan aritzen diren GKEei.
• Genero berdintasunaren konprometituta dauden iparraldeko
eragile sozialen arteko topaketa ahalbidetzea,
ekin tzetan laguntzea edo/eta koordinatzea ekarriko
duten sinergiak sortzeko.
Mintegi hau, Jardunalen erakunde, erakunde feminista, GGKE eta interesa
daukan edonorentzat da.
Izena ematea: jornadasbilbao@yahoo.es
Jardunaldian izena emateko, bidali mezu bat helbide elektroniko
honetara eta adierazi zure izena eta erakunde/elkartearen
izena.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 4a, barikua
Kaixo Aitziber!
EHUko berdintasun masterrerako ikerketa egiten ari gara euskal blogari feministen inguruan. Galdera-sorta bat helarazi nahi genizuke, zure esperientzia kontuan hartzeko.
Ez daukagu zure e-maila beraz, arren eskatzen dizugu misspoppins helbide honetara idaztea.
mila esker eta muxu handi bat*
misspoppins | 2007-05-05 - 09:15:41 GMT 1 #