Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aitziber Eguskiza

08/11/2007 GMT 1

GENEROA ETA GIZA ESKUBIDEAK Galdakao n

aitziber @ 00:10

Galdakaoko Udalak antolaturik: informazioa argiago

“Giza Eskubideak ezin dira Emakumeen Eskubideak alboan utzita ulertu”. Emakumeek oraindik jasaten duten diskrimazio-era desberdinen gainean hainbat ahots desberdin plazaratzen ari dira. Izan ere, pobreziaz ari garenean,horrek emakume aurpegia du, superbibentziaz, sexuaren esklaboetaz, Sidak jota daudenetaz, etorkinetaz, gerrako biktimetaz, kultur eta erlijio tradizioetaz, indarkeria mota guztietako biktimetaz eta abar ari bagara, guztiek ere emakume aurpegia dute.

Bestalde, Mendebaldean, eta gure Erkidegoan gero eta gehiago, kultur aniztasuna eta dibertsitatea, pertsonen artean elkar-ulertzeko era berriak sortarazten ari zaizkigu. Era berean, erlijioen eginkizuna, estetikarenesklabotasuna, emakumeek gure gizarteko zenbait eremutan parte hartzeko ezarian-ezariango debekua (Alardea, elkarte gastronomikoak…), Emakumeen Eskubideak erabiltzearekin erlazionaturik dauden gaiak dira.

Hain zuzen ere, Galdakaoko “Berdintasun Jardunaldi” honen laugarren edizioak hausnarketak eta esperientziak agerian nahi ditu jarri, elkarbizitza eta elkar-ulertzea bultzatzeko dinamiketan elkarrekin sakontzeko asmoz.

Aldi berean, jardunaldiotan gure inguruko emakumeek bizi duten diskriminazio-adierazpen desberdinei erantzun nahi zaie. Nolanahi ere, ekimen honetan parte hartzeko gonbidatuta zaudete.

Jarduera hau, gure Berdintasunaren Udal Planak lortu nahi dituen helburuetako bati dagokio. Horretarako, Giza Eskubide oinarrizkoenak oraindik urratzen diren “aurpegi” desberdinak aurkezten saiatu gara, hain zuzen ere gizartegintzan eta eskubideetaz baliatzean Emakumeak agertzen diren jarduerekin lotuz.

clip_image0021.jpg

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Kaixo,

    Giza Eskubideen inguruko ikastaro on-line baten informazioa nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan dh@asmoz.org helbidean, edo http://dh.asmoz.org

    Asier.

    Asier | 2008-07-03 - 09:04:16 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!