SORGINAK "sabias mujeres salvajes"




"Mujeres Salvajes" edo emakume basatiaren arketipoa Clarissa Pinkola Estés ek erabiltzen duen "hizkuntza" daukagu. "Mujeres que corren con los lobos" edo "Women who run with the Wolves: Myths and Stories of the Wild Woman Archetype" bere liburuan.
Guztiz gomendagarria, beti ere, analisis psikologikoa eta ipuinak gogoekin hartu nahi baditugu, basatia den guztia berreskuratuz, eta emakume baten ikuspuntutik, kasu hontan autorearen ikuspuntu psikologikotik ere (carl gustav jung ena)
Zugarramurdi bisitatzeak eta bertako Sorginen Museoa batez ere, -leizeak eta bertako "klima bereziaz" aparte- sorginei buruz aspaldi egindako gogoeta zenbait ekarri dizkit burura. Orain dela 3 o 4 urte ezagututako "sorgin arrunt" baten oroimena besteak beste (jakitun, ordurarte ezagutu nuen lehenengo "sorgina": Catalina Hinchey). Hortik aurrera ezagutu eta liluratu nauten sorginak ez dira gutxi izan, sorgin deitura neure, norbere, eran ulertuz, noski! elizak eta "patriarkatu"ak kontzeptuari jarritako kiratsak ahaztuz.
Sorginak eta Clarissa Pinkolak bere liburuan azaltzen dituen emakume basatiak parekatu nahi izan ditut "idazki edo post" honetan. Barnean dauzkagun sorginei garrantzia eman nahi diet, emakume jakitun libre eta basatia geure barnetik ateraraztea polita iruditu zaidalako, polita baina zaila ere!!

Zabaldu
del.icio.us

