MARTXOAK8: badator emakumeen nazioarteko eguna! gora emakumeen borroka!
Harrigarria izan zen, neretzako, 2007ko martxoaren 8an RDC Kongon, ikusitako ikuskizuna, paripe hutsa alde batetik, baina nahiko mami bestalde antolatutako zenbait ekintzek. Horrek eta bertan ikusitako emakumeen egoerek, martxoaren 8a ospatzeaz at, ekintzak beharrezkoak direla, eskoletan, unibertsitatetan, gizartean, komunikabideetan, ikustarazi ninduen. Oraindik behar beharrezkoa dela emakumeek jasan eta jasaten ditugun injustiziak ozenki salatzea, eta ez gara Afrikaraino aldendu behar argi edukitzeko, baina batzutan ematen du baietz.


Zabaldu
del.icio.us
